Garizumako 3. asteko eguena
San Lukasen liburutik (Lk 11, 14-23)
Aldi haretan, gizon bat mututurik eukan deabrua botaten ziharduan Jesusek. Deabruak urten baizen laster, mutua berbetan hasi zan. Jentea harriturik gelditu zan; batzuek, ostera, honan esaten eutsoen: «Deabruen buruzagi dan Beeltzebulen indarraz botaten ditu Honek deabruak». Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoagandiko seinale bat eskatzen eutsoen. Jesusek, hareen burutazinoak igarririk, esan eutsen: «Bere barruan zatiturik dagoan erreinua hondatu egiten da, eta etxea etxearen gainera jausten. Satanas ere bere barruan zatiturik badago, zelan iraun daike zutunik haren erreinuak? Zuek Nik Beeltzebulen indarraz botaten ditudala deabruak dinozue. Baina Nik Beeltzebulen indarraz botaten baditut, noren indarraz botaten dabez zuen ikasleek? Horregaitik, hareek izango dozuez epaile. Baina Nik deabruak Jainkoaren indarraz botaten baditut, garbi dago heldu dala Jainkoaren erreinua.
Gizon indartsu eta armatuak bere jauregia zaintzen dauan bitartean, haren ondasunak seguru dagoz. Baina indartsuago batek eraso eta menperatzen badau, segurantzia emoten eutsoen armak kendu eta banatu egiten ditu hari harrapaturiko ondasunak.
Nigaz ez dagoanak nire aurka dihardu, eta Nigaz batzen ez dauanak sakabanatu egiten dau».
Gizon indartsu eta armatuak bere jauregia zaintzen dauan bitartean, haren ondasunak seguru dagoz. Baina indartsuago batek eraso eta menperatzen badau, segurantzia emoten eutsoen armak kendu eta banatu egiten ditu hari harrapaturiko ondasunak.
Nigaz ez dagoanak nire aurka dihardu, eta Nigaz batzen ez dauanak sakabanatu egiten dau».
Iruskina
Jesusengana hurreratzeko erak eta erak dagoz, eta Lukasek argi izten dau hori bere ebanjelioko atal honetan. Batzuk (ikasleak), eskale hurreratzen jakoz Jesusi, hau otoitzean ikusiz otoitz egiten irakatsi eiela eskatzen deutsoela. Asko eta asko "entzule" hurreratzen jakoz; edo osasun eske... Badago, horraitino, zelatan hurreratzen jakonik ere, eta, argi dagoena bera ere onartu nahi ez-eta, besteen aurrean salatu egin gura dauanik ere badago.
Holangoek ezin dabe onartu Jesusek deabruak uxatzen dauzanik; hori itxura bat baino ez dala agertu gura dabe, deabruagaz beragaz bat eginda dagoelako. Handia da salakuntza hori, eta Jesusek ezin dau erantzun barik itzi... Parabolatxo baten bidez argitu nahi izango deutse Jesusek bereak ezin dauala itxura hutsa izan, egiz eta benetako egintza baino, erreinuaren agerpen izanik. Baina hareik ez dagoz onartzeko.
«Noren indarraz botaten dabez zuen ikasleek?» —aurpegiratu behar deutse Jesusek. Baina halan ere eurenean trinko iraungo dabe. Eta argi itzi gura dau Jesusek euren artean ez dagoela erdi biderik: edo beragaz dagoz, beretarren artean, edo bere aurka dagoz.
Eta ez da gauza erreza Jesusen aldeko aukerea egitea holango gizarte motx eta zarratu baten. Ohiturei jarraitzeak, Sinagogan jezarteak, danek erabilten dabezan siniskerak autortzeak... oniritzia emoten deutso bati; baina guztiek onartua dauken gizarte-iritzi horreetatik aldentzea, besteak salatzea beste izango litzateke, eta besteok holangoa baztertu baino ez leukee egingo.
Hortxe daukagu, ba, Jesus, edo bere aldeko edo bere aurkako aukerea egin daigula eskatzen; jarraitzaile zintzoak gura dauz; buru-belarri bere alde jokatuko dabenak; inguruko ohitura, iritzi onartu eta irudipenen gainetik dagozenak... Gertu ete gagoz Jesusen aldeko holango aukera sendo bat egiteko?
Sal 94, 1-2. 6-7abc. 7d-9
R/. Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa: “Ez gogortu zuen bihotza”.
R/. Entzungo al dozue gaur Jaunaren ahotsa: “Ez gogortu zuen bihotza”.
Zatoze, pozez ohiu egin deiogun Jaunari,
txalo egin deiogun salbamen dogun Arkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin. R/.
txalo egin deiogun salbamen dogun Arkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker-kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin. R/.
Zatoze ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da-eta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larrako herria,
Haren zainpeko artaldea. R/.
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da-eta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larrako herria,
Haren zainpeko artaldea. R/.
Entzungo al dozue gaur Haren ahotsa!:
“Ez gogortu zuen bihotza Meriban lez,
Masa egunean basamortuan lez.
Zuen gurasoek han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen. R/.
“Ez gogortu zuen bihotza Meriban lez,
Masa egunean basamortuan lez.
Zuen gurasoek han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen. R/.
No hay comentarios:
Publicar un comentario