Garizumako 3. asteko astelehena
San Lukasen liburutik (Lk 4, 24-30)
Aldi haretan, Jesus Nazaretera joan zan. Eta sinagogan jenteari esan eutsan: «Hara Nik egia esan: Ez da profetarik bere herrian onartua danik. Egiaz esaten deutsuet: Bazan emakume alargunik asko Israelen Eliasen sasoian, hiru urte eta sei hilabetez euria egin barik egonik, lurralde guztian gosete gorria izan zanean; halan ere, Jainkoak ez eutsan hareetako inori bialdu Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargunari baino. Eta bazan legenardunik asko Israelen Eliseo profetearen sasoian; halan ere, ez zan hareetako inor osatu, Siriako Naaman baino».
Honeek entzutean, sinagogan egozan guztiak amorruz bete ziran. Eta jagirik, Jesus herritik kanpora atara eta herria eregita egoan mendiko amildegira eroan eben, handik behera botateko asmotan. Baina Jesus hareen erditik igaro eta bere bidetik joan zan.
Honeek entzutean, sinagogan egozan guztiak amorruz bete ziran. Eta jagirik, Jesus herritik kanpora atara eta herria eregita egoan mendiko amildegira eroan eben, handik behera botateko asmotan. Baina Jesus hareen erditik igaro eta bere bidetik joan zan.
Iruskina
Lagunak egiten? Badirudi Jesus arerio bila dabilela. Bere herriko Sinagogan dinoana egia da; baina edozein lekutan eta edonoiz esan daiteke egia, ala egiak ere bere sasoia, unea eta lekua aurkitu behar dauz? Eta halantxe izango zan. Baina geu gagoz Jesusen Nekaldiari begira, eta liturgian irakurriko doguzan ebanjelioek Jesusen heriotzearen arrazoiak emongo deuskuz. Horregaitik esatea badirudila Jesus arerio bila dabilela.
Bere herriko Sinagogan hainbeste gauza gertatuko ziran; zer esanik ere ez. Eta batzuk gogoratu egingo dira, Jesus heriotzara eroango daben gauzak diralako. Baina ikus daigun: zer dala-ta jarri behar dabe haserre bere herritarrak Jesusek gogoratzen deutsen egiak entzunda? Zer dala-ta emoten deutse min egia horrek? Jesusek hausnartuazo egin nahi deutse; baina hareek ez dabe holangorik entzun nahi.
Ezagutzen dot eliztar eta errezatzaile izanda gauzak ondo ez joakenik; eta galdetzen dabe ea zer balio daben errezuek Jainkoak ez-entzun egiten badeutse... Ez ete jaken gertatuko Nazareteko Sinagogakoei holango gauzaren bat? Eurek gurtzen eben Jainkoak atzeritarrak onesten ebazala gogoratzen deutse-ta Jesusek: gosete gorrian atzerritar alargun bat babestu Eliasen aldietan; eta Eliseoren aldietan atzeritar legenardun bat osatu... Zer uste izan behar dabe eurek euren Jainko horreaz?
Eta Jesusek "aurpegira botaten" deutse. Holan egingo dauz lagunak! Arerioak bai sortuko dauzela...
Gure bihozbarritzea bilatzen badabe ere, ez jaku atsegin gure erruak-eta, gure pekatuak-eta, gure hutsegiteak-eta gogoratu deiguen; min emoten deusku. Bagenki gure pekatua autortzen; bagenki parkamen eskatzen; ezagutuko bagendu Jainkoaren bihotz errukitsua, samurra, maitalea... Eta hauxe da Jesusek erakustera emon gura deuskuna. Baina gatx egiten jaku Jesusen irakatsia bera ere onartzen. Zelan bihozbarrituko ete gara?
Sal 41, 2-3; Sal 42, 3-4
R/. Nire gogoa Jainko biziaz egarri da.
R/. Nire gogoa Jainko biziaz egarri da.
Basauntza iturrien egarri biziz bezala,
halan daukat, Jainko, gogoa egarri biziz Zugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz egarri da,
noiz noake Jainkoaren aurpegia ikustera? R/.
halan daukat, Jainko, gogoa egarri biziz Zugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz egarri da,
noiz noake Jainkoaren aurpegia ikustera? R/.
Bialdu zeure argia eta zeure egia,
eurok eroan nagiela zure mendi santura,
zure bizileku santura sartu nagiela.
Eta sartuko naz Jainkoaren altarara,
poz eta atsegin dodan Jainkoagana,
zitaraz goretsiko zaitut, Jauna, ene Jainkoa. R/.
eurok eroan nagiela zure mendi santura,
zure bizileku santura sartu nagiela.
Eta sartuko naz Jainkoaren altarara,
poz eta atsegin dodan Jainkoagana,
zitaraz goretsiko zaitut, Jauna, ene Jainkoa. R/.
No hay comentarios:
Publicar un comentario