Garizumako 3. asteko martitzena
San Mateoren liburutik (Mt 18, 21-35)
Aldi haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi eta itaundu eutsan: «Jauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust, zenbat aldiz parkatu behar deutsat? Zazpi aldiz?»
Jesusek erantzun eutsan: «Zazpi aldiz ez, zazpitan zazpi mila aldiz baino.
Hain zuzen, bere morroiekin kontuak garbitu gura izan zituan erregeagaz lez jazoten da zeruetako erreinuagaz. Kontuak garbitzen hastean, dirutza izugarria zor eutsan bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik ez eukan-eta, bera eta emaztea, seme-alabak eta zituan guztiak saltzeko agindu eban nagusiak, zorra ordaintzeko. Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutsan: "Emoidazu astia eta dana ordainduko deutsut". Nagusiak, errukiturik, dana parkatu eta libre itzi eban morroia.
Baina morroiak, urten orduko, diru apur bat zor eutsan bere morroi-laguna topau eban, eta, lepotik heldu eta ito beharrean, esan eutsan: "Ordaindu egidak zor deustana". Lagunak, oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten eutsan: "Emoidak astia eta dana ordainduko deuat". Baina besteak ezetz, eta joan eta kartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte.
Beste morroiak, jazotakoa ikusirik, biziro atsekabetu ziran, eta nagusiagana joan eta jazotakoaren barri emon eutsoen. Orduan, nagusiak morroiari deitu eta esan eutsan: "Morroi gaizto hori! Horrenbesteko zorra parkatu deuat nik, eskatu deustalako; ez al zoan bidezkoa hi ere heure morroi-lagunaz errukitzea, ni hitaz errukitu nintzoan lez?" Eta nagusiak, hasarre bizitan, borreroen esku itzi eban, zor guztia ordaindu arte. Zuei ere gauza bera egingo deutsue zeruko nire Aitak, senideok alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsazue».
Iruskina

Badirudi Jesusek senide arteko hartu-emonak bideratu gura dauzela. Baina, lehenengo ta behin Jesusek "gora begira" jarten gaitu. Gure arteko errukia eta alkarri parkatzea ez da gauza hain erreza; parkamena eta errukia eskatu geikez, bai, geure burua estu eta larri ikusi ezkero; ez deusku ardura behe gainean etzuteak ere, errukia eskatzen deutsogun hari oinak musuka jateak ere; edozer egingo geuke geure burua larri ikusten badogu. Eta argi ta garbi adierazten dau Jesusek hori parabola honetan.
Baina, bestealde, erdi jota izten gaitu "erregearen" jokabideaz: lehenengo zatian errukitsu eta bihozberatan agertzen jakun "errege" hori, "morroi" bihurtzen dala dirudi: «zu ez zara izan parkatzeko gauza, ezta?, ba neuk ere ez deutsut parkatzen» esango baleu lez.
Eta ez geuke holango bihurrikeriarik autortu behar erruki hutsa eta maitasuna dan Jainkoagan. Jesusek gure arteko hartu-emonetan ezten bat sartu nahi dauala uste izan behar dogu. Hau da: Jainkoaren errukia zein handia danaz jabetuz (dirutza izugarria parkatzen deutso lehenengo morroiari), haren antzeko errukira eroan gura gaitula, gure arteko zorrak izugarri txikiak izaten diralako, gainera.
Eta zer aurkitzen dau Jesusek gugan? Gure errukia mugatu-mugatua dala (zazpi bider parkatu behar deutsot kalte egin deustan senideari?), eta, eskatu, neurri bakoa eskatzen dogula? Oraindino gehiago: alkarri egin geikeozan zorrak baino zor handiagoak egiten doguzela Jainkoagaz, eta geuk ere haren antzeko errukitsu eta parkatzaileak izateak "berez" urten behar izango leuskigula, eta barru-barrutik.
Zenbat ikasi behar dogun horretarako! Sarriago autortu behar izango geuke gure burua Jainkoaren aurrean... Gure handitasuna ez dagoala gure morroi-lagunen "gainetik" egotean, edo hareik geure oinpean hartzean... "Aginpide" txanponetik senideen arteko "maitasun txanponera" igaro behar izango geuke. Sarriago autortu behar izango geuke, ba, Jainkoaren errukia eta maitasuna, gure arteko hartu-emonetan haren antzekoago izateko.
Sal 24, 4-5. 6 eta 7cd. 8-9
R/. Gomutau zaitez zeure errukiaz, Jauna.
R/. Gomutau zaitez zeure errukiaz, Jauna.
Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,
adierazo zeure bidezidorrak.
Eroan nagizu zeure egi bidetik, eta argitu,
Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile,
Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide. R/.
adierazo zeure bidezidorrak.
Eroan nagizu zeure egi bidetik, eta argitu,
Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile,
Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide. R/.
Gomutau zaitez zeure errukiaz, Jauna,
gomutau zeure maitasunaz, betidanik dira-eta.
Gomutau zaitez nitzaz zeure maitasunean,
Jauna, zeure ontasunean. R/.
gomutau zeure maitasunaz, betidanik dira-eta.
Gomutau zaitez nitzaz zeure maitasunean,
Jauna, zeure ontasunean. R/.
On eta zuzen da Jauna,
horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.
Apalak zuzenbidez daroaz,
erakusten deutse apalei bere bidea. R/.
horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.
Apalak zuzenbidez daroaz,
erakusten deutse apalei bere bidea. R/.
No hay comentarios:
Publicar un comentario